Ikasleen Nazioarteko Egunaren egitaraua Leioa eta Erandioko campusean
Magisteritza:
• 10:30ean, kontrol sozialaren inguruko bideo forum-a. Sare sozialen, kamaren eta abarren bidez, nola kontrolatzen gaituzten jorratzen duten dokumentaltxoen bitartez fakultate mailako eztabaida bideratuko da. Pelikulak “Operacion pandemia”, “La cara oculta de facebook” eta “Kamarak apurtu” izanen dira. Horrez gain, egun osoan zehar ikasle mugimenduaren inguruko erakusketa egongo da.
Gizarte eta Komunikazio Zientziak:
• 10:30ean, kontrol sozialaren kontrako burrunbada, sarreratik hasita.
• 11:00etan, fakultatearen egituraketaren inguruko hausnarketa. Soziologo ezberdinen aipu, fakultateko argazki eta bideoen bidez dinamizatua. Horrez gain, fakultatearen inguruko argazki erakusketa kritikoa fakultateko eskaileretan. Erakusketa hori aste oso batez egongo da ikusgai.
Medikuntza:
• 10:30ean, tortura kasuetan medikuak hartu beharreko paperaren inguruko hitzaldia.
Mikel Laboa plazan:
• 14:00etan, campuseko bazkaria: paella gozoa eta El Salvadorreko eta Euskal Herriko kantautoreen saioa.
• 17:00etan, Kolonbiako ikasle mugimenduarekin elkartasuna adierazteko kontzentrazio eta argazkia, “Kolonbiako ikasleekin bat. Pribatizaziorik ez!” lelopean.
Bilboko Zazpi Kaleetan:
• 19:00etan, Errondabide herriko tabernatik 7katu gaztetxera, trikipoteoa.
• 20:00etan, 7katu gaztetxean lunch-a, trikitilariak eta karaokea.