Amaiurrek kalejira koloretsua egingo du bihar Sopelan

Azaroaren 20ko Espainiar Estatuko hauteskundeei begira, kanpainaren azken txanpan dira alderdi politiko eta koalizio guztiak. Besteak beste, atzo, Sopelako Amaiurrek ostiral honetan egingo duten kalejirarako deialdia luzatu zuen, hainbat sopeloztarrek lagunduta. Arratsalde koloretsua izango dela aipatu zuten eta gaur udalerriko kaleetan jarritako kartelen eta sare sozialetan zabaldutako informazioaren bitartez zertxobait aurreratu dute. Iluntzeko 7:30ean Udaletxeko plazatik eta Plentziako zanpantzarren taldea lagunduta, kalejiran abiatuko dira Sopelako kaleetan zehar. Ondoren, ekitaldia egingo dute Laiak taberna parean, Bentatxu kalean. Hori bukatzerakoan, Sopelako hainbat musikarien eskutik triki-poteoan joango dira tabernaz taberna. Azkenik afaltzeko aukera (pintxoak, taloak...) egongo da herriko tabernan. Itzubaltzeta / Romon ere triki-poteoaren formula aukeratu du Amaiurrek hauteskunde kanpainari amaiera emateko. Bihar, 21:00etan abiatuko dira Kolas plazatik. Argazkian, biharko kalejirarako deia / © Amaiur.

Kalejira koloretsurako deia (© Amaiur)



Ostiralean Amaiurrek eskualdeko mitina egin zuen Sopelako Udaletxe plazan. Bertan, Jon Argintzona eta Onintza Enbeita hautagaiek hitza hartu zuten (© Sopela.net)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun