Uribe Kosta elkarteak 30 urte bete ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 17a, 12:53

Pasa den azaroaren 4an, Uribe Kosta adimen-urritasuna duten pertsonen aldeko elkarteak 30 urte bete zituen. Izan ere, guraso talde txiki batek 1976an eskualdean mugitzen hasi eta bost urte beranduago, 1981eko azaroaren 4an Uribe Kosta eskualdean adimen-urritasuna duten pertsonen senideen elkarte gisa jaio zen Uribe Kosta. Egun, irabazi asmorik gabeko elkarte horrek ehunaka bazkide ditu eta integrazio, atseden, okupazio eta bizi laguntza ematen die bere zentro eta lokaletan eskualdeko erabiltzaileei zein senideei. Bestalde, etzi, larunbatarekin, Uribe Kostak antolatuta, Fevas arloko elkarteen EAEko federazioko autokudeatzaileen VII. topaketa egingo da Berangoko The Image diskotekan. Egunean zehar, kolektiboaren eskubideen inguruan arituko dira, hitzaldi, zine-forum eta dinamiken bidez. Goizeko saioa (10etatik 14:00etara) irekia da eta interesatuek 944 632 452 telefonoan eman dezakete izena. Argazkian, iazko topaketako irudi bat / © Fevas.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun