Emakumeenganako indarkeriaren kontrako ibilaldiak zeharkatuko du Mankomunitatea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 17a, 13:55

Azaroak 25rako, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izanik, Uribe Kostako Mankomunitateko udalerriak zeharkatuko dituen ibilaldia antolatu dute. Herri bakoitzean hamar minutuko kontzentrazioa egingo dute. Horrenbestez, 12:00etan jarri dute hitzordua Berangoko metro geltoki parean, Sabino Arana kalean; 13:00etan Lemoizko udaletxean; 13:30ean Plentziako udaletxean; 17:30ean Gorlizko Iberre plazan; 18:30ean Urdulizko kultur etxean; eta 19:00etan Sopelako udaletxean. Hilaren 26an, berriz, Barrikan izango da Mankomunitateak antolatutako ekitaldi nagusia. Bertan, Aintzane Garai Lopez ekarriko dute gogora, indarkeria matxistaren biktima barrikoztarra. Gauzak horrela, 12:00etatik aurrera, elkarretaratzea egingo dute udaletxeko plazan, zeinean deklarazio instituzionala eta Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluaren adierazpena irakurriko dituzten. 2007ko maiatzaren 15ean, Mikel Herman Aintzaneren senargai ohia 2005eko urriaren 15ean 26 urteko neska barrizkotarra bortxatu eta hil zuela frogatutzat eman zuen epaileak. Bakion egindako bi delitu horiengatik 32 urteko kartzela zigorra ezarri zion gizonari. Argazkian, azaroaren 25ean puxikak askatu ohi dituzte Barrikan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun