Gizonduz elkarteko kideek emango dute hitzaldia hilaren 24an Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 17a, 14:27

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Barrikan. Uribe Kostako Mankomunitateak egindako deialdiez gain, ostegunean, hilak 24, Gizonduz elkarteko kideek emango dute hitzaldia. Hitzordua 18:00etan jarri dute, udaletxeko beheko solairuan. Bestalde, hilaren 25an, "Almas ausentes" izenburuko antzezlanaz gozatzeko aukera egongo da Goierriko Ander Deuna aretoan, 19:00etatik aurrera. Barrikako Emakumeen Elkarteak, Emakumeen Hitzak, landu, interpretatu eta antolaturiko obra dugu hori. Antzezlanaren ostean, mokadua izango da. Argazkia: Barrikako emakumeak / © Emakumeen Hitza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun