Ez da hau izango Gartxoten historiaren aurreneko bertsioa. Arturo Kanpionek "El bardo de Itzaltzu" lana argitaratu zuen 1917an, ipuin gisa. Aurretik izandako kondairan oinarrituta idatzi zuen ikerlariak. Kanpionen testuaren gainean, Victor Ruiz Añibarrok antzezlanerako gidoia prestatu zuen eta 1954an, idazlearen nafarraren mendeurrenean, Saski Naski Buenos Aireseko taldea taularatzen saiatu zen. Hiru hamarkada beranduago, 1981ean, Benito Lertxundik "Altabizkar/Itzaltzuko bardoari" diskoa kaleratu zuen, hamahiru abestiekin, tartean "Itzaltzuko bardoa" kanta entzun zitekeela. 2003an, "Argia" astekariak atalka argitaratu zuen Asisko Urmeneta, Jokin Larrea eta Marko Armspachen "Gartxot" komikia, urte berean liburuki batean bilduta berriro kaleratu zena. Sei urteren ostean, 2009ko abenduan, "Gartxot" film laburra bukatu zuen Somuga ekoiztetxeak. Oraingo honetan, film luzea eta horrekin batera "Gartxot, Konkista aitzineko konkista" liburua ere kaleratu dute Urmenetak eta Edorta Barruetabeñak.
"Gartxot" filmaren aurrerakina (© Somuga)
Asisko Urmenetaren adierazpenak (© Somuga)
Asiskoren azalpenak from Somuga on Vimeo.
Ahotsen grabaketa (© Somuga)
Gartxot, ahotsen grabaketa from Somuga on Vimeo.
"Itzaltzuko bardoa" abestia (© Benito Lertxundi)
Filmaren inguruko hainbat zehaztasun
Asier Altunak zuzendutako "Bertsolari" filmarekin gertatu ez bezala, euskarazko zinemaren azken ekoizpena,