Ander Herreraren zale taldea estreinatuko dute asteartean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 17a, 17:48

Ander Herrera Athleticeko jokalari bilbotarraren zale taldea edo lagunartea osatu dute Alango kaleko Goikoa tabernako hainbat lagunek. Dagoeneko 30 bazkide dituzte eta datorren asteartean, hilak 22, Herrerak berak inauguratuko du taldea, arratsaldeko 7etan ostatuan egingo duten ekitaldi publikoaren bitartez. Goikoa lagunartea Ander Herrerak Euskal Herrian duen lehenengo zale taldea da, izan ere, Zaragozako futbol taldean bere ibilbide osoa egin ostean denboraldi honetan hasi da Athletic-en jolasten, fitxa pasa den uztailaren 1ean sinatu zuela. Halere, Javier Fontaneda Goikoa zale taldeko presidenteak adierazi duenez, "gogo handiz" abiatu dute bilbotarra adoretzeko peña. Futbolean duen trebeziaz gain, Herrera "zeharo jatorra" dela azpimarratu du Fontanedak. Argazkian, Ander Herrera / © Athletic Club.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun