Jose Antonio Ardanza EAEko lehendakaria izandakoak
Euskalteleko presidente exekutiboa izateari utziko dio datorren abenduaren 14an, telekomunikazio enpresak burutuko duen Akziodunen Batzarrean. Euskalteleko iturriak aipatuta Europa Press-ek zabaldu duenez, Ardanzaren lekukoa Alberto Garcia Erauzkin 51 urteko erandioztarrak hartuko du. Egun, Garcia zuzendari nagusia da Euskaltelen, hamahiru urtez lan egin duen enpresan. Aurretik, Arthur Andersen eta Audihispanan ikuskaritza enpresetan, Heraclio Fournier karta lantegian eta Patricio Echeverria korporazioan aritu zen. Lanez gain, hainbat elkarte profesionalean aritzen da, hala nola, Zuzendaritzaren Garapenerako Elkartean (APD), Lehiakortasunerako Euskal Institutuan eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian. Argazkian, Garcia Erauzkin, eskuman, Metaposta zerbitzuaren aurkezpenean pasa den martxoaren 23an, Idoia Mendia EAEko sailburuarekin / ©
Metaposta.