Baina, hori gertatu baino arinago "beste hainbat pausu" eman behar direla adierazi dute: horien artean, nahitaezko desjabetzea, jada martxan dagoena. Horren ondorioz, kaltetuak izango direnen ondasunen zerrenda eta eskubideen zerrenda publiko egin da.
Leioandi
"Bestalde, Udala eta Jaurlaritzaren arteko beste proiektu bat aipatu behar dugu; Leioandiko zonaldean martxan diren obrak erritmo ona daramate", aipatu du Arruebarrenak. Ziurtatu duenez, udaletxetik Sarrienako biribilgunera arte doan errepidearen obren lehen fasea amaitzear dago. Bestalde, Leioandiko urbanizazioaren bigarren fasea zonaldeko etxebizitzak egitearekin batera izatea espero du, hau da, 2012ko uda aldean. Eremu horretan babes ofizialeko 405 etxebizitza altxatuko dira, horietatik 100 errenta sozialekoak. Etxebizitzen zozketa oraindik egiteke dago.