"
Arratsaldero" saioan ETBk Uribe eta Enkarterrietako Siroka taldeari ezarritako
zentsura uko egin diote Leioako EAJ, Ezker Batua, PSE-EE eta PP alderdiek, Bilduk salatu duenez. Ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak osatutako koalizioak azaldutakoaren arabera, Barne Erregimeneko batzordean aurkeztu zuten
mozioa, Udalbatzan eztabaidatua izan dadin; baina aipatu taldeek ez zuten aintzat hartu. Hori dela eta, gertakaria salatu eta urgentziazko mozio moduan aurkeztuko dutela iragarri du Leioako Bilduk. Ekainaren 21ean, Maria Ribero abeslariak euskal presoak Euskal Herriratzearen aldeko txapa eraman eta kentzeko aginduari uko egiteagatik, bertan behera utzi zuten Sirokaren elkarrizketa ETB1eko "Arratsaldero" programatik. Hain zuzen ere, Ekaitz Agirregoitia taldeko gitarrista Leioako bizilaguna da. Besteak beste,
LABek,
EAk eta
Etxeratek deitoratu zuten musikarienganako betoa. Argazkian, Siroka taldea / cc-by Goio Ramos.