Pasa den azaroaren 2an, Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Aitor Cotanori 16 urteko espetxe zigorra jartzea eskatu zuen Blanca Rodriguez fiskalak. Hasiera batean, lehergaiak gordetzea leporatzen zieten hiru preso politiko getxoztarrei, 8 urteko kartzelaldia eskatuz. Hilaren 4ra arte Espainiako Auzitegi Nazionalean egin zitzaien
epaiketan, ordea, Abrako Erret Itsas Klubaren kontrako atentatu saiakera egotzi zieten gazteei. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren arabera "ETAko kideen arteko material entrega" bat zen. Abrako Itsas Kluba urte bereko maiatzaren 19an zartatu zuen erakunde armatuak.
Bitartean, Goikoetxeak, Gutierrezek eta Cotanok beraien abokatuen galderei baino ez zieten erantzun, inkomunikazio aldian sinarazitako deklarazioak "Guardia Zibilaren esku pairatutako tratu txar eta torturen ondorioz" izan zirela esateko. Horixe bera salatu zuten dozenaka lagunek Algortako Telletxe plazan egindako kontzentrazioetan.
Cotano, Goikoetxea eta Gutierrezen epaiketako autoa