Autodefentsa ikastaroak egingo dituzte Sopelan eta Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 18a, 12:38

Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, emakumezkoentzako autodefentsa ikastaro bi antolatu ditu Uribe Kostako Mankomunitateak. Lehenengoa, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean egingo dute hilaren 25ean, 16:00etatik 20:00etara; eta hilaren 26an, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19.30era. Ostegunera arte eman ahal izango da izena Kurtzion bertan edo 944 065 505 telefono zenbakira deituta. Bestalde, Gorlizen, abenduaren 16 eta 17an izango dira autodefentsa eskolak, Teresiano Etxean. Lehenengo egunean 16:00etatik 20:00etara egingo dituzte; eta bigarrenean, 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Azaroaren 27etatik abenduaren 15etara egongo da inskribatzeko aukera Gorlizko kultur etxean (946 774 000). Argazkian, hainbat emakume autodefentsa ikastaroa ematen / cc-by-nc-sa praktikatu.

"Ikastaro hauen bitartez, Uribe Kostako herriko emakumeok erasoak identifikatzen ikasiko dugu, eta aztertuko dugu indarkeria nondik datorren eta nola eraikitzen den, bai eta zein diren ere horren ondorioak maila indibidualean zein kolektiboan. Bestalde, eguneroko bizitzan aurki ditzakegun eraso fisiko, hitzezko edo psikologikoen egoerei erantzun eta ebazteko", adierazi dute Mankomunitateko Berdintasun Sailekoek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun