Guardia zibil baten helegitea
2008ko maiatzaren 14an izandako atentatuan Juan Manuel Piñuel sarjentua hil eta 26 lagun zauritu ziren, guardia zibilen senideak tartean. Horiek guztiak biktimatzat jo zituzten. Halere, Gorenak Vanesa Fraga guardia zibila ere kaltetu gisa onartu du. Izan ere, atentatua gauzatu zenean kuartel-etxean egon ez arren, bere ondasunak leherrarazi zituen eztandak. Dena den, Fragak agertutako ondorio psikiatrikoak atentatuari leporatu ezin zaizkiola defendatu du Miguel Colmenero Menendez de Luarcak gidatutako epaile taldeak. Erabaki horrek eragin du autoari jarritako boto partikular bakarra. Manuel Marchena magistratuaren arabera, kalte psikiatrikoak ere onartu behar zitzaizkion guardia zibilari.
Auzitegi Gorenaren epaia
Espainiako Auzitegi Gorenak Aitor Cotano eta Iñigo Gutierrez gazte algortarrak absolbitu ditu Legutioko Guardia Zibilaren kuartel-etxearen kontrako atentatuaz. Arkaitz Goikoetxearen kasuan, berriz, berretsi du iaz Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako 513 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra. Gorenak pasa den urriaren 18an sinatu zuen epaia, nahiz eta atzo iluntzera arte ez zen zabaldu. Autoan, magistratuek onartzen dute