Iturmendik erantzun zuen edozein gai ezin dela defendatu demokrazian. "Pues empezamos bien!", atera zitzaidan mikrofonotik. "Esaterako, ablazioa ez da defendagarria, edo giza eskubideen aurka doan eskaera". Eta esan zuen autodeterminazio eskubidea ez dela Senatuan defenda daitekeen kontua. Segidan itaundu nion ea autodeterminazio eskubidea (Nazio Batuen Erakundeak eta Espainiak berak onartua) giza eskubideen aurkakoa den. "Eso es coger el rabano por las hojas", erantzuna.
Enfin, lan galanta izango dugu Madrilen. Sumatzen genuen bezala, gezurretan ari ziren esaten zutenean edozein ideia defenda daitekeela "demokrazian".
Laura Mintegi idazle algortarra eta Amaiurreko hautagaiak atzo "Gara" egunkarian argitaratutako artikulua