Hurrengo egunean, hilak 26, Barrikan Mankomunitateak egingo duen elkarretaratzera deitu du Udalak. Eguerdian egingo dute bertako udaletxearen aurrean, Aintzane Garai Lopez indarkeria matxistaren biktima barrikoztarra gogoratzeko asmoz. Eguna Berango Antzokian amaituko dute, "Izarren argia" filmaren espainolezko bertsioa proiektatuz.
Bestalde, Berdintasunaren aldeko Zine-forumak "sexuen arteko parekidetasun eza errealitate agerikoa" dela irudikatuko du hainbat filmen bitartez. Horrela, hileko hirugarren ostegunetan, 18:30ean, pelikula bana jarriko dute, guztiak espainolez, sarrera doan izango dela. Abenduaren 15ean, "Solas"-en umore garratzeko emakume baten eta gozotuko duen bere amaren historia izango dugu ikusgai. Urtarrilaren 19an, "La linterna roja"-k hiru emazte dituen gizon batekin ezkontzera behartuta dagoen neska gazte txinatar baten erretratua emango digu. Otsailaren 16an, "La casa de los babys" proiektatuko dute. Bertan, sei emakumek Hego Amerikako hotel batean itxarongo dute batera adopzio-umeak eman diezazkien. Martxoan, "Libertarias" filma izango da ikusgai, Espainiako Gerra Zibilean barneratzen den filma. Apirileko pelikula "Agua" izango da, Erresuma Batuaren menpeko Indian neskatilak agureekin ezkontzeko ohitura ekarriko diguna. Zikloa maiatzaren 17an amaituko da, "Memorias de Antonia"-rekin, bere bizitza eta borroka feminista oroitzen duen atso baten historia.