Bost pertsona zauriturik irten dira gaur goizaldean Barrikan jazo den trafiko istriputik. EAEko
Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, gertaera goizeko 2:20ak aldera izan da, Bi-2122 errepidean. Oraindik ezezagunak diren arrazoiak direla medio, bi autok aurrez aurre egin dute talka eta bi gidariak harrapatuta gelditu dira hondakinen artean. Suhiltzaileak bertaratu eta gidariak atera dituzte Opel Astra eta Ford Escort ibilgailuetatik. Ondoren, zauri larriak artatzera eraman dituzte ospitalera. Beste hiru pertsona ere ebaki dira istripuaren eraginez, kasu horretan zauri arinak pairatu dituztela. Horiek ere osasun arreta jaso behar izan dute. Bestalde, Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Getxo udalerrian, alkoholaren eraginaren pean gidatzen zuelakoan. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrol bat, artxiboko irudian / cc-by
Irekia.net.