Datu ofizialen faltan, inkestekin ari dira informazio-gosea asetzen komunikabideek. EITBk, adibidez,
TNS Demoscopiak egindako kontsulta kaleratu du. Horren arabera, PPk gehiengo osoa lortuko luke Espainian eta EAEn, PSE-EE, EAJ eta Amaiur berdinduta geldituko lirateke. Gauzak horrela ente publikoak, PPrentzat 181 eta 185 arteko eserleku kopurua iragarri du. PSOE, ordea, 115 eta 119 artean ibiliko litzateke. Izquierda Unida (IU) nabarmen haziko litzateke, 2 eserleku izatetik 9-11 izatera pasatuko bailitzateke. CiUk eta UPyDk ere egingo lukete gora. CiUk 13-15 eskuratuko lituzke (2008an 10 izan zituen), eta UpyDk 3-4 (bakarra zuen), denak Madrilen. Amaiurrek 6 edo 7 lortuko lituzke, ERCk 3, BNGk 2, CCk 2-3, Equok 0 ala 1, FAC-k (Alvarez Cascosen alderdia) 1 eta Geroa Baik 0 ala 1. Argazkian, Mariano Rajoy hautagai popularrak gehiengo osoa luke Espainiako Kongresuan EITBren aburuz / cc-by-nc-sa Gaztela eta Leongo PP.