PPk gehiengo oso zabala izango du Madrilen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 21a, 00:05

Espainiako Hauteskundeak aise irabazi ditu PPk eta horrela ospatu du eskuineko alderdiak Madrilgo Genova kaleko egoitzaren aurrean. Botoen zenbaketa %93,90an dagoela, 186 diputatu, 10.155.433 boto eta gehiengo osoa zabala eskuratu ditu Mariano Rajoyren alderdiak. PSOE, ordea, inoizko daturik okerrenak batu ditu, Espainiako Gobernuan azken urteotan egindako kudeaketaren ordaina. 6.535.039 boto eta 110 diputatu baino ez ditu izango alderdi sozialistak. Zerrenda horren jaitsierak alderdi txikien kongresista kopuruak ugaltzea eragin du: Ciu 16, IU 11, Amaiur 7, UPyD 5, EAJ 5, ERC 3, BNG 2, CC 2, Equo 1, FAC 1 eta Geroa Bai 1. Argazkian, Mariano Rajoy / cc-by-nc-sa Gaztela eta Leongo PP.

Espainiako hauteskundeen datuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun