Pasa den maiatzeko
udal hauteskundeetatik gaurko Espainiako hauteskundeetara hainbat mila boz eskuratu dituzte alderdi gehienek Uribe Kosta eta Erandion. Eskualdean EAJk irabazi ditu hauteskundeak, ohi bezala, 33.291 boto jasoz, udal hauteskundeetan baino 2.473 hautes-paper gehiago batuta. Ondoren, PP gelditu da, udal hauteskundeetan gertatu bezala, 20.872 sufragioekin, orduan baino 3.377 gehiago. Lehian hirugarrena Amaiur izan da, 16.943 boto eskuratuta. Bildu eta Aralarreko datuekin konparatuz gero, koalizio independentistak 2.258 boto galdu eta Sopelako lehenengo indarra izateari utzi dio EAJren onerako. Udal hauteskundeetatik hona %50eko igoera izan du, PSE-EEk, 10.046 botoetatik 15.730etara igaroz. Izquierda Unida-k ere Ezker batuaren datuak hobetu ditu, 2.955etik 3.150era. Rosa Diezen alderdiak, berriz, hirukoiztu ditu bere bozak, 593 baitzuen eta 1.868 batu baititu. Zailagoa egin du Equok, Berdeen botoak laukoiztuta, 312tik 1.462ra jauzi eginez. Eskualdeko beste alderdiak Pacma (541 boto), En blanco ekimena (479), PUM+J (254) eta UCe alderdi faxista (93). Argazkian, Urkullu eta Erkoreka Areetan egindako mitinean / © EAJ.