Abertzaleek hauteskundeak irabazi dituzte Hego Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 21a, 01:07

Alderdi eta koalizio abertzaleek (Amaiur, EAJ eta Geroa Bai) Espainiako Gorteetarako jokoan zeuden diputatuen gehiengoa eskuratu dute, 23tik 13 batuta. Botoen %99,98 zenbatuta, Amaiurrek bildu ditu gehien, 333.592 boto eta 7 diputatuekin. EAJk eta Geroa Baik, ordea, diputatu bat gutxiago atera arren, botoetan irabazi dute, 365.889 sufragio batuta. Guztira, 699.481 boto izan dituzte guztien artean. Alderdi konstituzionalisten artean, PP eta UPN nagusitu dira, 336.289 boto eta 5 diputaturekin, PSE-EE eta PSNk eskuratu duten kopuru bera. Botoetan, berriz, gutxiago izan dira sozialistak, 326.934. Hautagaitza federalistei dagokienez, IU eta I-Ek 61.837 boto-paper bildu dituzte, beste hautagaitzek beste. Argazkian, Iñaki Antiguedad Amaiurko diputatua / cc-by-sa Amaiur.

Espainiako hauteskundeen datuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun