Bihar, asteartea, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dute Ion Etxegarai Begoña. Gazte sopeloztarraren aurkako epaiketa azaroaren 14an egin behar zuten, baina atzeratu egin zuten. Hainbat peritu eta lekukori zitazioa eman ez izanak bultzatu zuen epaileen erabakia. Fiskalak bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen du Etxegarairentzat, 2002ko martxoaren 15ean Algortako Iturgitxi kaleko La Caixaren kutxazain batean lehergailu bat jartzea eta 17.000 euroko kaltea sortzea leporatuta. Aipatu ekintzagatik dagoeneko kondenatutako Orkatz Gallastegi Sodupe berangoztarrarekin batera aritu zela dio fiskalak. Argazkian, Etxegarai atxilotu zuten egunean auzokideek egindako manifestazioa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!