Zazpi urteko espetxe zigorra eskatu dute Iker Beristain algortarrarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 21a, 18:31

Ostiralean Parisen amaitu zen epaiketan, fiskalak 7 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Iker Beristain preso politiko algortarrarentzat, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. ETAren faltsifikazio taldekoa izatea leporatzen diote. Frantziako Poliziak Saint Thibault-des-Vignesen (Parisetik gertu, 30 bat kilometrotara ekialderantz) atxilotu zuen 2007ko uztailaren 2an Beristain, Liher Rodriguez lekeitiarrarekin batera. Horrentzat 6 urteko espetxe zigorra eskatzen dute. Hain zuzen ere, ostiralean bertan 140 lagun inguru elkarretaratu ziren Telletxen, epaiketa politikoa salatu eta preso bien askatasuna aldarrikatzeko. Argazkian, Iker Beristainen aldeko kontzentrazioa Algortan alaba ikusten uzten ez ziotenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun