Hileko azken ostiralera helduta, ohiko lez, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko elkarretaratzea egingo dute 20:00etan Xake plazan. Hori bukatuta, bertso poteoan abiatuko dira, 21:30ean talo gozoak dastatu ahal izateko Brankan. Elkartasun Asteko egun handia, baina, larunbatean, hilak 26, izango dute Itzubaltzetan.
Egitaraua:
13:00 Trikipoteoa eta muralaren aurkezpena Brankatik abiatuta.
15:00 Bazkaria eta kantukantari gaztetxean.
17:00 Poteo musikatua gaztetxetik herrira.
19:00 Presoentzako argazkia Brankan.
21:00 Ekitaldia eta kontzertuak gaztetxean: Bilbomatiks, Itziarren Semeak eta Kurloi Ezkertiarren Esnea DJ.
Ekitaldi anitz hartuko du Itzubaltzeta / Romon antolatutako Elkartasun Asteak. Besteak beste, bihar, asteartea, presoen sakabanaketa izango dute hizpide. 19:30ean "Km.0" bideoaren emanaldia egingo dute Branka kultur elkartean, horren egile Fernando Etxegarai "Pinki" preso ohi plentziarrak eta Iñako Goyoaga abokatuak aurkeztuta. Ostegunean, berriz, Jose Sarrionandiaren "Kartzelako poemak" liburuaren errezitaldia eskainiko dute Laura Mintegi idazle algortar eta Euskal Pen klubeko zuzendariak eta Mitxel Sarasketa idazle epa preso ohiak. Hitzordua 20:00etan jarri dute Brankan. Argazkian, urriaren 14an auzokideen elkartasuna jaso zuen Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" Itzubaltzeta / Romoko preso politikoak, ama gaixoa ikustera eraman zutenean.