Egin Dezagun Bidea ekimenaren
Algortako Herri Bilguneak luzatutako gonbiteari erantzunez, herriko musika taldeek parte hartuko dute euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko hilaren 25eko elkarretaratzean. Horien ordezkari modura, Oihartzunak (Oihukatuak kolektiboa) eta Gibelurdiñek taldeek zuzenean joko dute, 20:00etatik aurrera, Telletxe plazan izango den kontzentrazioan. Algortako Herri Bilguneko kideek azaldu dutenez, udara arte egin bezala,
Etxerat elkarteak herriko eragile eta elkarteen esku utzi ditu hileko azken ostiraletako deialdiak, "presoen eskubideen babesa herriari dagokiola" uste dutelako. Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak babesteko konpromisoa adierazten duen kinkea eragile batetik bestera igaroko da hilabete bakoitzeko azken ostiralean, hurrengo deialdia iritsi arte. Tartean, hilabete oso bat izango du dagokion elkarteak, horren alde lan egiteko. Azaroko azken ostiralean Algortako San Nikolas ikastolako langileen eskuetatik herriko musikarien eskuetara igaroko da kinkea. Argazkia: cc-pd Algortako Herri Bilgunea.