Hurrengo bi asteazkenetarako, azaroak 23 eta 30, bi ordutako lanuzteak deituak dituzte
Metro Bilbao garraio enpresako beharginek. Geldialdiak 5:45etik 7:45era izango dira. Sindikatuetako ordezkariek
atzo goizeko elkarretaratzean azaldu zutenez, "ez gabiltza diru eske. Ez dugu euro bakarra eskatzen, Metro Bilbaoren zuzendaritzak negoziazio kolektiboan jasotako akordioak bete ditzan borrokatzen ari gara, besterik ez". Hain zuzen ere, uztailaren 11n hitzartutakoa "betetzeko asmorik ez" izatea leporatzen diete garraio enpresako arduradunei: "azaroaren 11rako 12 kontratazio berri egingo zituztela hitzeman ziguten, geltokietarako 182 langile eta 166 gidari izateko", zehaztu dutenez. Bitartean,
gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu biharko Metro Bilbaok; zirkulazioen %30, alegia. Argazkian, metroko langileen atzoko protesta / ©
LAB Metro Bilbao.