Bizkaiko Foru Aldundiko aurrekontuen berri emango du bihar Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 22a, 20:17
Bizkaiko Foru Aldundiak 2012rako prestatu dituen aurrekontuak aztertu eta zuzenketak prestatzen ari da jada Batzar Nagusietako Bilduk. Koalizioak horren berri eman nahi die herritarrei eta eskualdez eskualde aurkezpenak egiten dabil. Asteazken honetan, azaroak 23, Uribe Kosta eta Erandiori helduko zaio txanda. Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean 19:00etan izango den aurkezpen-hitzaldira gonbidatu ditu Bilduk herritar guztiak. "Bertan, esan bezala, aurrekontuak jendartearen zerbitzura ipiniko dira, guztiok honen inguruan egiten ari dena jakin eta ezagutu dezazuen", koalizioko kideek azaldu dutenez. Argazkian, Bilduren mitina Algortan, maiatzeko udal hauteskundeei begira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun