Torturaren kontrako manifestazioa egingo dute etzi Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 22a, 20:44

Guardia Zibilak 2010eko irailaren 14an atxilotu zuen Erika Bilbao Barzena. Bost egunez inkomunikaturik egon ondoren torturak eta tratu txarrak pairatu izana salatu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean. Egun horietan hainbat mobilizazio egin ziren Leioan. Orain, horiek egiteagatik 3.000 eurotako zigorra jarri nahi diote torturak salatu zituen herritar bati, tokiko ezker abertzaleak jakinarazi duenez. Hori guztia gaitzetsi eta isuna ordaintzeko dirua lortzeko, batetik, Vendetta eta Itziarren Semeak taldeen kontzertua egon zen ostiralean Udondo gaztetxean. Bestalde, ostegun honetan, hilak 24, manifestazioa egingo dute 19:00etan Leioako Bulebarrean. Egun berean mozioa aurkeztuko dute udal osoko bilkuran. Argazkian, irailaren 14an atxilotu zuten Erika Bilbao eta egun horietan mobilizazioak egin ziren Leioan.

Azaroaren 24rako mozioa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun