Emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute ostiralean Plentzia eta Gorlizko gazteek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 22a, 21:00

"Emakumeonganako indarkeriari ez!" lelopean, azaroaren 25erako elkarretaratzea deitu du Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak (PGGA). Hitzordua 19:00etan jarri dute Eleiz plaza gorliztarrean. "Indarkeria sexistarekin amaitzea guztion beharra" dela uste du PGGAk. Aipatu kontzentrazioa "Asmatu zure formula" izeneko kanpainaren barruan kokatu dute gazte asanbladako neska-mutilek. Ekimen horrek bi helburu zehatz dauzka: "Alde batetik, kalean presentzia izatea eta gure burua antolatzeko kapazak garela erakustea. Eta beste aldetik, gazteei zein eragile desberdinei zer nolako gaztetxea nahi duten galdetu", Plentzia eta Gorlizko gazteek azaldu dutenez.

Hurrengo asteotako jarduerak:

Azaroak 25, ostirala
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguneko kontzentrazioa.

"Egoera hau aldatzeko gazteon inplikazioa ezinbestekotzat jotzen dugu".

Abenduak 3, larunbata
Euskararen Eguneko bertso hop edo bertso afaria (oraindik zehaztu gabe).

"Euskara bultzatzeko eta beste eredu kultural bat bultzatu nahian".

Abenduak 17, larunbata
Nolako gaztetxea nahi dugu? Topaketak. Kanta poteoa.

"Bertan gazteak zein eragile desberdinak gonbidatuko ditugu etorkizunean egongo litzatekeen gaztetxearen funtzionamendua hobea izateko eta orain arte zuen ustez egin diren akatsen inguruan eztabaidatzeko".

"Horrenbestez, Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanbladatik zuen formula azaleratzeko, asanbladan eta ekimen desberdinetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Gurea ez delako formula bakarra, guztion beharra delako asmatu zure formula!".

"Asmatu zure formula" kanpainaren aurkezpen bideoa (© Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanblada)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun