Larunbat honetan, azaroak 26, Okupazio Egunaren edizioa egingo du Algortako Gazte Asanbladak (AGA). Goizeko 10etan Telletxen hasita, aurretik gaztetxeak (Sastraka, Kutxitril, Burdinola, Maidagan, Kultur Etxea, Aixerrota eta Mentxakabarri) egon ziren Algorta zein Getxoko txokoak bisitatzeko ibilaldi animatua egingo dute. Behin
Txorimalora helduta, graffitia egingo dute 12:30ean eta bertso saioa ordu bete beranduago. 15:00etako bazkaria dohainik izango dute ibilaldian parte hartuko dutenek. Behin sabelak beteta, berriz, ekitaldia (17:00), 6. urteurreneko argazkia (17:30) eta kontzertua (21:00) izango da. Azken hori Hamaiketan talde algortarraren eta DJ Txori Gaizto-ren eskutik. Bildutako dirua Kukutzaren aldeko protestetan identifikatuak izan ziren Txorimalo gaztetxeko bi kideen
balizko isunak ordaintzeko erabili nahi dute. Argazkian, Getxoko Txorimalo gaztetxea txiki-txiki bosgarren urteurrenean.