Emakume baten gorpua aurkitu dute itsasadarrean Leioa parean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 23a, 12:26

Goizeko lehen orduan 50 urteko emakumezko baten gorpua aurkitu dute itsasadarrean, Leioan, Hainbat albiste agentziek Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko iturriak aipatuz zabaldu dutenez. Goizeko 6ak aldera jaso du abisua Ertzaintzak. Hilotza uretan topatu dute Autonomia Etorbidea parean. Bertaraino hurbildu dira polizia autonomikoko patruilak zein Gurutze Gorriko langileak, oraindik identifikatu ez duten emakumearen gorpua uretatik ateratzeko asmoz. Ondoren, Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, heriotzaren zergatiak jakite aldera. Hasiera batean, gorpuak ez du indarkeria zantzurik, lehen aipatu iturrien arabera. Argazkia: © Herrizaingo Saila.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun