Udaletxean bertan, “Y los hombres, ¿Que hacemos ante la violencia machista?” lelopean arituko dira Cesar Charro udaltzaina eta emakumeentzako autodefentsa Ikastaroetako irakaslea; Piper Txuriak berdintasunaren aldeko gizonezkoen taldeko kideak; eta Miren Zubieta psikologoak. Bestalde, udal iturriek gogoratu dutenez, hilaren 25ean eta 26an izango da autodefentsa ikastaroa Kurtzion. Bihar arte eman ahal izango da izena kultur etxean bertan edo 944 065 505 telefono zenbakira deituta.
Hile bakoitzeko lehen astelehena
Urte osoan zehar, hilabete bakoitzeko lehenengo astelehenean indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea egin ohi dute 19:30ean, Larrabasterrako Urgitxieta plazan.