Etxerat: "XI. Nazio Batzarra"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 23a, 17:22

Etxerat elkarteak bere XI. Nazio Batzarra burutuko du datorren igandean, azaroak 27, Estibalizko santutegian. Euskal preso eta errepresaliatu politikoen senide eta lagunak bertan izango dira eta ekitaldi itxi baten bitartez Etxerat elkarteak urteko balantzea egin eta aurrera begira landuko dituen ildoak aurkeztuko ditu euskal preso eta errepresaliatuen senide eta lagunen aurrean. Urteroko zita da Nazio Batzarra eta bertan iritziak entzun eta elkartrukatzeko aukera paregabea suertatzen da. Aurten, indarrean dagoen egoeraren salaketa, gure senide eta lagunek bizitzen duten egoeraren inguruko kezka eta Euskal Herrian zabaltzen ari den aro politiko berriak dakarren esperantzak bat egingo dute Estibalizen. Elkar ezagutzeko eta elkartearen barne kohesioa bermatzeko aukera ezin hobea da igandekoa. Bertan, errepresaliatu politiko guztiak etxera ekartzeko helburuarekin egingo dugun bidea irudikatzeko beta izango dugu Estibalizen. Argazkia: cc-by-nc-nd Ekinklik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun