Azaroren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako hainbat ekitaldi antolatu dituzte
Urdulizko Udalak eta
Inola emakumeen elkarteak. 19:00ak aldera, Helena Tabernak zuzendutako "Nagore" dokumentala proiektatuko dute, tokiko kultur etxean. Nagore Laffage erizaindegi ikaslearen heriotza bortitzari buruzko ikus-entzunezko lana da hori. 2008ko Sanferminetan erail zuen Iruñeko Unibertsitate Klinikoko psikiatra batek. Sarrera doakoa da. Hala ere, aurretik, Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalerri guztietan bezala, elkarretaratzea egingo dute 18:30ean; ordu horretan helduko baita Urdulizko kultur etxera
emakumeenganako indarkeriaren kontrako ibilaldia. Hori bukatuta, Eudel Euskal Udalen Elkartearen adierazpena irakurriko dute. Argazkian, Inola Urdulizko emakumeen elkarteko kideak / © Inola.