"Sexu jazarpenari stop, langile ekin alternatibari!" lelopean, ostiral honetan, azaroak 25, eskualde guztietan egingo ditu mobilizazioak
LAB sindikatuak. Uribe Kosta eta Erandiori dagokionez, Astrabuduko Josu Murueta plazan jarri du hitzordua eguerdiko 12:30ean langile erakunde abertzaleak. Aurretik, goizeko 10etan, "Sexu jazarpena lan munduan" izenburuko hitzaldia izango dute delegatuek. Halaber, Leioan eta Itzubaltzeta / Romon arratsaldez egingo diren bateratzeetan parte hartzera deitu ditu militanteak Eskumaldeko LABek. Hurrenez hurren, Santa Eugenian eta Bulebarrean izango dira mobilizazioak 19:00etan. Aurretik perkusio afrikarra egongo da entzungai 18:30ean Itzubaltzetan. Hego Euskal herriko lau hiriburuetan ere, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzen eta lan ikuskaritzaren aurrean kontzentrazioak egingo ditu LABek, gutun bitartez interpelazioa eginez "behingoz benetako neurriak har ditzaten exijituz".