EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate Sailak antolatuta, "Radio is Dead. Long live Radio" (Hil da Irratia. Gora Irratia!) lelopeko nazioarteko kongresua hartuko du Leioako campusak azaroaren 24 eta 25ean. Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate Nazioarteko Kongresuak irratiaren egoeraren azterketa sakona egitea du xede, mundu mailan gaur egun ematen den komunikazio-testuinguruaren barnean. Bi egunetan zehar, irratiaren inguruan hitz egin eta eztabaidatuko da. Hala, irrati interaktiboaren dinamika berriak aztertzeko aukera izango da, komunikabide horrek teknologi aldaketekin batera nola moldatzen eta birdefinitzen joan den ikusteko aukera ere izango da, bai eta ekoizpen prozesuetan eta profesionalen zereginetan izandako aldaketen inguruan. Argazkian, Koska Uribe Kostako irrati librearen estudioak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!