Haiekin batera, Joserra Marin Bilboko Portuko gidari nagusia, Ricardo Campuzano Bizkaiko Zubiko hotelaren zuzendaria, herriko hainbat tabernari, Urrutia harategiko lagunak, Josemi Bediaga, Arane distribucion enpresakoak, herriko jai batzordea, Itzubaltzeta gaztetxeko partaideak, ohiko bezeroak eta hainbat auzokide ere izan ziren.
Krisiaren aurka, bertoko produktuak
Bertako produktuak eta kultura sustatzea zein auzokideekiko hurbiltasuna osagai nagusitzat ditu Joseba Andoni Irusta Perez-Yarzak, Gure Etxea tabernako nagusia. Izan ere, horiek lagundu diote azken boladan ostalaritzan dabilen giro hotzari aurre egiten. Atzoko ekitaldiari auzotarrek emandako onespen beroak ildo hori berresten du.
Aurkezpenaren hainbat irudi
Itzubaltzeta / Romoko Gure Etxea tabernak Eltziegoko