Azaroren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, ohi bezala, eguerdiko 12etan egingo du elkarretaratzea Irailaren 23a plazan (udaletxe aurrean) Erandioko Emakumeen Elkarte Sozio-Kulturalak (EEESK). Arratsaldean, berriz, 18:00etan izango dira proiekzioak metro geltokiko zabalgunean. Azkenik, Santa Zezilia eguneko ospakizunekin bat eginez, Altzagako azoka zaharrean izango den kontzertura deitu dituzte emakumeak. 20:00etatik aurrera, Mocedades taldeari egingo diote omenaldia Altzaga abesbatzak, Mendibaiartek eta Erandioko Udal Musika Bandak. Leioan ere 12:00etan izango da kontzentrazioa Bulebarrean, Andrak elkartearen eta Udal Berdintasun Arloaren ekimenez. 21:00etan, berriz, munduko musika egongo da entzungai Kultur Leioako auditorioan. Argazkian, azaroaren 25eko elkarretaratzea Erandion, artxiboko irudian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!