Azaroren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, hurrengo egunetarako hainbat ekitaldi antolatu ditu Itzubaltzetako Emakumeen Asanbladak. Bihar, ostirala, afrikar perkusioa egongo da entzungai Santa Eugenia plazan, 18:30etik aurrera. Ordu erdi beranduago manifestazioa egingo dute bertatik abiatuta. Igandean, berriz, bideo-emanaldia eta eztabaida izango dira 19:00etatik aurrera Itzubaltzeta gaztetxean, "Emakumeon egoera, herria aztergai" lelopean. Azkenik, gaur zortzi, abenduaren 2an, aurreko ekitaldia errepikatuko dute 19:00etan, oraingo honetan kultur etxean. "Guztion parte-hartzea ezinbestekoa da emakumeak erasotzen dituen inongo egoerarik ez dugula onartzen adierazteko", Itzubaltzetako Emakumeen Asanbladak aipatu duenez. Argazkian,
iazko uztailaren 11n izandako bortxaketari 350 bat auzotarrek erantzun zioten
elkarretaratzea eginez.