Langile bat zauritu da Maidagango pasagunea lurperatzeko lanetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 24a, 22:58

Langile bat zauritu da gaur arratsaldean Maidagango pasagunea lurperatzeko lanetan izandako istripuan, Efe albiste agentziak Eusko Trenbide Sarea (ETS) erakundeko iturriak aipatuz zabaldu duenez. Horien arabera, 14:30ak aldera gertatu da ezbeharra, bertan egiten ari diren tunelean. Dirudienez, atzerakako hondeamakina irauli eta beharginaren gainera erori da, zangoa harrapatuz. Berehala osasun zentro batera eraman du anbulantzia batek, baina Efe agentziak aipatutako lekukoen hitzen arabera, "ez zuen ematen zauriak larriak zirenik". Argazkian, metroa obren ondotik igarotzen, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun