Larrabasterrako Paris taberna lehertu zutenetik 33 urte pasa dira

Atzo, azaroaren 24an, 33 urte bete ziren Larrabasterrako Paris tabernan lehergailu bat jarri eta txikitu zutenetik. Atentatua 1978ko azaroaren 24an izan zen, 22:15ak aldera eta ez zen biktimarik izan. Ordu horretan, Efe albiste-agentziak hurrengo egunean zabaldu zuenez, hiru gazte sartu ziren lokalean, aurpegia estalita eta armak eskuan zituztela. Aretoan zeuden bezeroak hormaren kontra jarri zituzten, bonba kokatzen zuten bitartean. Ondoren, lokala uztea agindu zieten. Minutu batzuk beranduago eztanda egin zuen lehergailuak, taberna txikituz baina zauriturik eragin gabe. ETAk ekintza bere gain hartu zuen bi egun beranduago. Argazkian, ETA erakundeko hiru kide pasa den urriaren 20an zabaldutako komunikatua irakurri ostean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun