Erandioztarra zen Lamiakoko uretan hilik agertu zen emakumea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 25a, 16:11
Herenegun, goizeko lehen orduan identifikatu gabeko 50 bat urteko emakumezko baten gorpua aurkitu zuten itsasadarrean, Lamiakon. Herrizaingo Sailak zabaldu zuenez, hasiera batean, gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik eta Auzitegiko Institutu Anatomikora eramango zuten heriotzaren zergatiak jakite aldera. Horra bertaratu zen biktimaren senide bat identifikatzera. M.T.M.L 53 urtetako andra zen, Erandioko bizilaguna. Ertzaintzak zabaldu duenaren arabera, hildakoak gaixotasun psikiatrikoren bat pairatu egin zuen. Argazkia: © Herrizaingo Saila.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun