Mobilizazioak deitu dituzte biharko Magisteritzako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 27a, 22:52

Leioa Eta Erandioko Campuseko Irakasleen Unibertsitate Eskolan ikasle asanblada berria sortu dute. Pasa den asteazkenean, eratu arren, ostiralean burutu zuten lehenengo ekimena. Orduan, ikasle anitz bilduta, fakultateak bizi dituen gabezien inguruan hitz egin eta eskaeren agiri bat adostu zuten. Besteak beste, bideozaintza, garraio eta baliabide eskasak, adierazpen eta ibiltzeko askatasun eta informazioa jasotzeko eskubide murritzak salatu dituzte campus osoan banatu zituzten esku-orrietan. Era berean, manifestazio zaratatsua burutu zuten 67 ikasle bilduz. Halere, mobilizazioekin jarraituko dute bihar, astelehena, Magisteritzako eraikin berriaren inaugurazio ofiziala baliatuz. Kexatu direnez, eskolari "aurpegi garbiketa" egin diote, ikasleak ez dituzte gonbidatu eta klaseak aldatu egin dizkiete. Argazkian, ikasle batzuk eraikin berrirantz abiatzen / © EHU.

Ekitaldian, Isabel Celaa Hezkuntzako sailburua, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia, Iñaki Goirizelaia errektorea, Gurutze Ezkurdia eskolako zuzendaria eta Enekeo Arruebarrena Leioako alkatea izango dira. Bitartean, ikasleek kalean egingo dituzte klaseak goizeko 9etatik aurrera eta 11etan, inaugurazio ekitaldiaren aurrean elkarretaratzea egingo dute, "aurpegi garbiketa horren atzean dauden interes politikoak" salatzeko.

Magisteritzako ikasle asanbladaren oharra

Idazki honen bidez, Magisteritzako fakultatean sorturiko Ikasle Asanbladaren berri eman nahi dizugu. Asanblada horretan ikasle anitz bildu gara gure fakultateak dituen gabeziak agerian uzteko eta ikasleok behar ditugun hainbat faktore aldarrikatzeko.

Argi utzi behar dugu asanblearen ateak irekita dituzula eta zure parte hartzea eta iritzia ezinbestekotzat ikusten dugula.

Ikasle Asanbladako kideok, hainbat puntu ikusi ditugu fakultate honen gabeziak adierazteko eta salatzeko:

Fakultate osoan zehar gu kontrolatzeko kamarak daude. Fakultateko klaseen ateak soilik irakasleek edo bedelek ireki ditzazkete. Irakaslegoaren kontrol soziala:

• Moodle sistemaren bidez irakasleak zenbat alditan sartzen zaren eta ze nolako erabilera ematen diozun jakin dezake.

• Ikasleon asistentzia sinaduren bidez kontrolatzen dute, kontuan hartu barik zein den ikasle bakoitzaren errealitatea edo bizitza.

Parking-ari begira, ikusi dugu irakasleei zuzendutako parking bat eraiki dutela baina... non dago ikasleontzako parking-a? Autobusen kontuarekin, jakin badakigu autobusen ordutegia oso eskasa dela eta orain, fakultate berria egonda, hemen alboan geltoki bat egon beharko litzateke.

Ikasleoi, guk nahi dugun informazioa eskegitzeko guneak jarri dizkigute. Gune horiek zona estrategikoetan daude eta oso txikiak dira, hau da, haiek nahi duten lekuan jarri behar dugu gure informazioa, jakinda ikasleok hor ikasten dugunok garela eta gurekin ez dutela ezer komentatu gure informazioa non jarri eta nola nahi dugun jakiteko.

Aurrekoarekin lotuta, esan dezakegu fakultatearen paretak txuriak izatea estrategia bat dela, hau da, ez zikintzearen aitxakia erabiltzen dutela ikasleok zeozer egitekotan. Baina ikasleoi ez bazaigu gure fakultatearen kolorea gustatzen eta fakultateari kolorea eta bizia eman nahi badiogu, zergatik ez digute uzten?

Zer falta zaigu ikasleoi fakultate honetan?

• Klaseetan ez daude entxufe nahikorik.
• Ez ditugu klase espezifikorik ikasleon erabilpenerako.
• Plastika eta musika klaseak eta horientzako materialarik ez dago.
• Ordenagailu geletarako sarbidea mugatzen zaigu.
• Fakultatearen kanpoaldean ez daukagu aterperik.
• Fakultateko pasiluetan altxairuen gabezia dago.
• Fakultaterako sarrera bakarra daukagu.

Azaroaren 28an, fakultatea egongo den inaugurazioan parte hartzeko gonbidapena daukazu? Zure iritzia kontuan hartu dute klaseak aldatzeko? Norena da fakultatea, ikasleona ala aldiko politikariena?

Hau guztiagatik, deialdia egiten dugu gaur, azaroak 25ean, 12:30etan campus osotik burutuko dugun kazeroladan parte hartzeko, gure fakultatean dauzkagun gabeziak eta gonbidatuak ez izateagatik salaketa egiteko:

• 9:00etan, harreman jolasak.
• 10:00etan, eztabaida.
• 11:00etan, kontzentrazio zaratatsua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun