Urte hauetan zehar polemika mahai gainean egon da. Duela gutxi Euskaltzaindiak berriro argitaratu du "Euskal Herriko Udalen izendegia" eta bertan aurreko erabakia indarrean mantendu du, udalerriaren izena euskaraz "Sopela" izan beharko litzatekeela berretsiz. Euskaltzaindiak erabakitakoari jarraiki "Sopela" erabiltzen du UKBERRI.NETek.
Euskararen Astea Sopelan
Azaroak 29, asteartea
19:30 “Gure leku izenak. Sopelanatik Sopelara” hitzaldia, Mikel Gorrotxategiren Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen idazkariaren eskutik, Kurtzio Kultur Etxean.
Abenduak 1, osteguna
19:00 Bertso poteo musikatua Jon Maia eta Sustrai Colina bertsolariekin, Wladi-bostok musika taldeak lagunduta, udal pilotalekutik abiatuta.
Abenduak 2, ostirala
19:30 “Baginaren bakarrizketak” (Txalo produkzioak) antzezlana, Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai antzezleen eskutik, Kurtzio Kultur Etxean.
Abenduak 3, larunbata
19:00 Eriz magoa, Kurtzio Kultur Etxean.
Abenduak 4, igandea
19:00 "Haragizkoa”, hitza, musika eta irudia uztartzen dituen Omar Nabarroren ''Haragizko amoreak'' (Susa) poema liburuan oinarritutako ikuskizuna, Kurtzio Kultur Etxean. Edorta Jimenez (ahotsa) Rafa Rueda eta Jaime Nieto (musika) eta Joseba Barrenetxea (argazkiak).
Abenduak 3 eta 4, larunbata eta igandea
11:00-14:00 Haurrentzako tailerrak udal pilotalekuan: talo tailerra, globoflexia, txikientzako arte tailerra, txotxongilo tailerra, euskal mitologiako kamishibaia eta txapa tailerra.