Azaroaren 22an izandako Euskal Herriko Unibertsitateko Klaustrorako hauteskundeen behin betiko emaitzak atzo ezagutzera eman ziren. Unibertsitateko kideen ordezkaritzarako organo gorena osatuko dute karguagatiko hiru kidek, hau da, errektoreak, idazkari nagusiak eta gerenteak, eta hautatutako 236 kidek. Soilik lau toki geratu dira hutsik. Klaustro berria otsailaren 24tik indarrean dauden Estatutu berrien araberako lehena da eta abenduaren 15ean izango du lehendabiziko batzarra. Hauteskundeetako parte hartzeari dagokionez, irakasle iraunkor doktoreen %67,40k botoa eman zuen (erroldako 2.123 pertsonetatik 1.431k botoa eman zuten); irakasle iraunkor ez-doktoreen %51,13 (530etatik 271k); gainerako irakasle eta ikertzaileen %17,15ek (2.548etatik 437k); ikasleen %12,32k (44.590etatik 5.492k) eta administrazio eta zerbitzuetako langileen %56,11k (1.873etatik 1.051k). Argazkian, hainbat fakultate Leioa eta Erandioko campusean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!