Bihar, azaroak 30, Ander Deuna eguna ospatuko dute Barrikako Goierri auzoan. Horrenbestez, 11:00etan meza egingo dute santu horren omenezko baselizan. Hori bukatuta, 12:00etan, emanaldia eskainiko du Barrikako Koralak. Ondoren, luncha ere izango da. Baina,
Sopelako Udalak ere hainbat ekitaldi antolatu ditu, Ander Deuna eguna ospatzeko. Horrenbestez, 11:00etan abiatuko da Barinatxe txistulari taldearekin kalejira, udaletxetik baselizara bidean. Bertara helduta, 12:00etan, meza izango da bertan. Ondoren, ohorezko aurreskua dantzatu eta, hamaiketakoarekin batera, erromeria izango da. Ohiko lez, baselizara joan zein herrigunera itzultzeko autobus zerbitzua jarriko dute. Urbaso kafetegi aurreko bus-geltokitik abiatuko da hori, 11:15ean eta 11:30ean. Ekitaldiak bukatutakoan. berriz, 13:15ean eta 14:00etan egingo du buelta. Argazkian, Ander Deuna baselizan egiten dute hilaren 30eko festa sopeloztarrek / © Sopelana.net.