Metro Bilbaoko zuzendaritzaren
bitartekaritza proposamenak eta langileen ezezkoa tarteko, bihar, asteazkena, lanuzte egun berri bati aurre egin beharko dio garraio enpresak. Geldialdiak 5:45etik 7:45era izango dira. Sindikatuetako ordezkariek aurreko deialdietan azaldu zutenez, "ez gabiltza diru eske. Ez dugu euro bakarra eskatzen, Metro Bilbaoren zuzendaritzak negoziazio kolektiboan jasotako akordioak bete ditzan borrokatzen ari gara, besterik ez". Hain zuzen ere, uztailaren 11n hitzartutakoa "betetzeko asmorik ez" izatea leporatzen diete garraio enpresako arduradunei: "azaroaren 11rako 12 kontratazio berri egingo zituztela hitzeman ziguten, geltokietarako 182 langile eta 166 gidari izateko", zehaztu dutenez. Are gehiago, barkamenak eskatu izan dizkiete metroko erabiltzaileei. Berain gogo txarra "egoeraren benetako errudunei" helaraztea eskatu diete
info[abildua]metrobilbao.net helbide elektronikoa baliatuz, Jose Ignacio Prego kontseilari ordezkariari zuzenduta. Abendurako lau lanuzte-egun aurreikusten dituzte, tartean Santo Tomasetan. Bitartean,
gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu biharko Metro Bilbaok. Argazkian, metroko langileen atzoko protesta / ©
LAB Metro Bilbao.