Joseba Asensio "Kirruli" duela 25 urte hil zen Herrera de la Manchako kartzelan preso zela, eta Ataramiñe elkarteak azken hamar urtetan argitaratzen duen euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoa berari eskaini nahi izan dio aurten. Garai hartan "Egin" egunkarian agertutako titularrak eta Erramun Landak, Jokin Urainek eta Jon Iturriaga Baltimorek eskainitako lanak bildu dituzte, besteak beste. Joseba Sarrionandiaren "Kartzelako poemak" liburutik hautatutako poesia batekin osatu dute kontrazala.
"Ataramiñe’11" ez ezik, Ibon Muñoaren "Ametsen txokoan bizi naiz", Mikel Antzaren "Bakarmortuko kronikak" eta Borxa Urberoagaren "Espetxetik at" lanak Euskal Liburu eta Disko Azokan izango dira eskuragarri, abenduaren 4tik 8ra. Horretaz gan, aurkezpena egingo dute Durangon, hilaren 5ean; eta, hilaren 6an, Ahotsenean, liburuaren pasarte batzuk irakurriko dituzte egileen etxekoek.