Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan, haurrentzako bi ekitaldi hartuko ditu Berango Antzokiak. Larunbat honetan, abenduak 3, "Goibel" musikala eskainiko dute
Golden Apple Quartet eta Kanpingags taldeek, 18:30etik aurrera. Gipuzkoarrek umeentzako egin duten hirugarren lana dugu. Oraingo honetan, "Hansel eta Gretel" ipuinean oinarritu dira, familia osoak gozatzeko espektakulua egiteko asmoz. Abesti oso ezagunez eta umorez betetako bideo grabazioez lagunduta egongo dira kontatutako gorabeherak. Sarrerak 5 eurotan egongo dira. Baina 12 urte arteko neska-mutilek 3 eurotan izango dituzte. Horretaz gain, igandean, hilak 4, haurrentzako zinea egongo da, euskaraz. “Olentzero eta oparien ordua” izenburuko pelikula proiektatuko dute Berango Antzokian, 18:00etan, sarrera doan. Olentzeroren ordulari magikoa desagertu egin da. Hori gabe ezingo du denbora gelditu eta, ondorioz, ezingo ditu Gabon gauean opariak banatu. Argazkian, "Goibel" antzezlaneko protagonistak / © Golden Apple Quartet.