Xabi Aburruzaga eta gonbidatu berezien doinuez ospatuko dute gaur Kurtzio Kultur Etxearen urtemuga

Gaur, azaroak 30, Xabi Aburruzaga trikitilariaren eta gonbidatuen kontzertua izango da 20:00etatik aurrera, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Sarrerak 3 euro balio ditu eta ondoko lekuetan eros daiteke: Kurtzio bertan (11:00-14:00 / 16:00-20:00), udaletxean (09:00-13:30) eta Sopelarin bulegoan Larrabasterran (09:00-13:30). Kurtzio Kultur Etxearen bigarren urteurrena ospatzeko antolatutako emanaldia ez da trikiti kontzertu soila izango, udal iturriek azaldu dutenez; Aburruzaga eta bere taldeaz gain, gonbidatu bereziak izango baitira. Alde batetik, Mikel Markezek ahotsa jarriko du abesti batzuetan. Bestetik, Fredi Paya bertsotan ariko da. Azkenik, Iñaki Aurrekoetxea bertsolariak Kirmen Uriberen testuak irakurriko ditu kantutik kantura. Argazkian, Xabi Aburruzaga / © Getxoko Kultur Etxea.

Xabi Aburruzaga Portugaleteko trikitilariak musika munduan ibilbide luzea eta oparoa egin du. 2009an kaleratu zuen azken lana, "Denboraren naufrago" izenekoa. Bertan, bere kantu eta konposaketa propioak aurki daitezke. Aurretik ere badu esperientziarik. Izan ere, 2007an "Bizkaiko Trikitixa" izeneko diskoa plazaratu zuen. Horrez gain, Oskorri taldearekin kolaboratu zuen eta 2004ko Ibilaldiko kanta egin zuen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun