Euskararen Egunaren inguruan egitarau oparoa prestatu dute Erandio Landa, Astrabudua eta Altzagako hogei eragilek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 30a, 09:38
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz, egitarau oparoa prestatu dute Erandio osoko hogei kultur, kirol, euskalgintza zein bestelako eragilek, Udalaren Euskara Zerbitzuaren laguntzaz. Horrenbestez, bihar, osteguna, emango diete hasiera jarduerei: "Larria, kutsakorra, mendebaldekoa" antzezlana egongo da ikusgai, 20:00etatik aurrera, Altzagako azoka zaharrean. Ostiralean, berriz, Erandio Landak hartuko ditu arratsaldez ekitaldi guztiak. 18:00etatik aurrera, kalejira, tailerrak, herri kirolak, dantzak, umeentzako disko-festa eta erakusketa izango dira bertan, eguna txokolate beroa dastatuz amaitzeko. Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunari dagokionez, Astrabudua eta Altzaga artean banatuko dituzte jarduerak, auzo bakoitzak egitarau propioa izango duela. Besteak beste, herri bazkaria egongo da Altzagan: "gisau goxo-goxoa, gure herriko sukaldari batek egina", Berbots euskara elkarteak zehaztu duenez. Hartara, txartelak ahalik eta lasterren erostea aholkatu dute. La Plaza tabernan egongo dira salgai. Argazkian, Erandioko euskaltzaleak Kantagunea ekimenean abesten Altzagan barrena.
Egitaraua:

Abenduak 1, osteguna

20:00 "Larria, kutsakorra, mendebaldekoa" antzezlana, Altzagako azoka zaharrean.

Abenduak 2, ostirala

Erandio Landan.
18:00 Kalejira.
18:15 Tailerrak + herri kirolak.
19:00 Euskal dantzak, gimjazz eta hip-hop.
20:00 Bertsoparena.
20:15 Umeentzako disko-festa: Disko Pottoka.
20:15 Kanta poteoa.
21:00 Txokolatada + "Euskara eta emakumea" erakusketa.

Abenduak 3, larunbata

Astrabuduko Josu Murueta plazan.
11:30 Kalejira. Trikitilariak, txistulariak, buruhandi eta hankapaluak: Iparraize Txistulari Taldea eta Erandioko Musika Eskolako trikitixa ikasleak.
12:00 Tailerrak.
13:00 Pintxo-pote.
13:30 Dantza erakustaldia eta bertso papera, Goikolanda eskolako umeen eskutik.
18:00 Txotxongiloak: "Paperezko istorioan" Behi Bi's. Josu Murueta kultur etxean.
19:00 Erromeria: Arrabots.

Altzagako azoka zaharrean.
12:00 Euskararen aldeko marrazkien jartzea.
12:00 Kilikiliak.
13:00 Ipuin kontalaria eta tailerra: Antton Irusta eta Enrique Morente.
13:30 Kantupoteoa, La Plaza tabernatik.
15:00 Herri bazkaria + bazkalosteko musikatua.
19:00 Erromeria: Haitzama.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun